Mostrando entradas con la etiqueta MEDICINA TRADICIONAL. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta MEDICINA TRADICIONAL. Mostrar todas las entradas

SENDA BELARRAK NIRE EGUNEROKO BIZITZAN


Negua luze doa gure Euskal Herri maitean eta neri bereziki luzea egiten ari zait haul xamar harrapatu baitit urtaro petral honek. Aje ugari izan ditut eta orain kontatu nahi dizuedana ez dira nire "minak" inola ere, senda belarrak izan duten eragina osatze lan honetan.

Neguaren hasieran analitika flojo xamarra atera zitzaidan eta "anemia"ren eraginez krixton almorranak atera zitzaizkidan. Ez nituen inoiz eduki ezta haurrak jaiotzerakoan ere...... berhala gogoratu nintzen "bostorriarekin" eta infusioak hartzen hasi zintzo, zintzo. Honez gaiz zonalde hori ur freskoz eta "aloe verarekin" igurtzitzen nuen ahal nuen guztietan. Aste bete igaro baino lehen sendatu nitzen.

Botikak hartu behar eta ondorioz egun batetik bestera gibela zeharo izorratu zitzaidan. Hau da sustoa hartu nuena, gauza bat konpondu eta betea izorratu!!! Sendagilea kezkatuta tratamendua moztu eta hamabost egunetako plazoan beste analitika eskatu zidan. Hor hasi nitzen "pareta belarraten" bederatziurrena egiten eta, hara non, gibela erabat garbitua atera zen. Hau poza!!!!

Azkenik, lehen esan dudan bezala negua gogor astintzen ari da eta gure sua maiz piztu dugu. Behin baino gehiagotan erredurak egin ditut eskuetan eta segituan "aloe vera" hartu eta erredura igurtzi eta igurtzi aritu naiz. Ezta baba bat ere!!!!

Honekin adierazi nahi dudana hauxe da, nik nere medikuaren aholkuak jarraitzen ditudala baina horrez gain nire erredioak martxan jarriz senda belarren onuraz konturatu naizela. De primera mano!!




SENDA BELARRAK (Haritza)

Haritzaren adar berrien azala dugu sendagai paregabea. Hau da, bere azal lixo eta dirdiratsuak dira TANINOAren iturri.

Hauekin egindako infusioa erabiliko dugu gargarak egiteko eta bai aho edo eztarriko infezioak sendatzeko.

Erabilgarria da beherako mozteko baina erabilerarik sustatuena oin eta eskuen bainuak egitekoa da. Neguaren eta hotzaren ondorioz zartatuta ditugunean, haritz bainuak eginez berehala lasaitu eta berrituko dugu larru azala.

Goxo-goxo oinak edo ekuak bertan eduki eta ondoren zapi xuabe batekin legortuko ditugu. Segituan somatuko dugu hobekuntza.

SENDA BELARRAK (Baleriana)

Oso ezaguna gure artean, ez landarea bera, bere lasaitzeko duen ahalmenangaidik baizik.
Landare honen sustraiak dira sendagai bezala erabiltzen direnak, hortik nonbait hain berezia egiten duen lur sapore hori.

Balerianak gure lasaitasuna berreskuratzen laguntzen digun lora ospetsua da: lo ezinaren aurka, urduritasuna, dardarizoak, sabeleko nerbioak..... Gaur egun modu askotara aurkitu dezakegu produktu hau: tantak, grageak, infusioak....

Lasaigarria bada ere inoiz ez zaitu tontotuta uzten, freskuago sentitzen zara eta pentsatzeko modu orekatuagoa ematen dizu. Lehen esan dudan bezala oso sapore txarra du, beraz grageak hartzea da gomendagarriena. Baina ongi begiratu kaxan proportzioak eta nondik norakoak. Nik "Soria Natural" erosteko ohitura dut.

SENDA BELARRAK (SORGIN IRATZEA)


Pareta zahar guztietan aukitu daiteken landarea da. Iratze familiako txikienetarikoa, gogor beti uda ala neguan!

ZERTARAKO DUGU ONA?
Gibela eta barea garbitzeko
Katarroa eta bronkitisa sendatzeko
Ilea indartzeko

NOLA HARTU?
Infusioan 40g landare litroko. Egunean hiru aldiz hartu.
Ileari indar emateko infusioaz azken aklaratua eman.

SENDA BELARRAK (EZKIA)

Ezkia loratzen ari da, Adi egon, ez dago presarik, utzi ondo loratzen baina ez utzi.....ondo begiratu egunero!! Lora bere hoberenean dagoenean orduan baititu bere sendagaiak indartsu. Gure baserrikoa punttu punttuan dago. Eguzkiaren bero piska batekin LIXTO!!

Badakizue zer dioten adituek? Ezki zuhaitz eder baten itzalean egoteak jada lasaigarri ederra dela!!

Herri askotako pasealekuak ezkiz jantzita daude, bereziki Hernanin.......Nik haien itzalpean ezagutu nuen Jabier!!

SENDA BELARRAK (Milorria)

Aquiles pertsonaia ospetsua izan zen Grezian eta milorriaz sendatzen omen zituen bre soldaduak. Zauriak sendatzen zituen belar hau erabiliz, baina demostratuta dago izerdia sortzea duela, toxinak garbitu eta sukarra sendaten duela.

ZERTARAKO?
Katarroak eta larru azalaren garbikari fina, liserketa zaintzaile eta zauriak sendatzeko paregabea.

Lasaigarria da koliko, tentsio altua eta gihar minetarako.

NOLA HARTU?
Infusioan ura irakin eta 30-40 gr landare litroko. Estsaladan oso goxoak dira milorro hosto berriak. On egin!!

SENDA BARAZKIAK (AZA)


Ohitura dugu "senda-belarrez" hitzegiteko baina ez "senda-barazkiz"baina ez dira belarrak soilik erabili ditzakegunak gure osasuna zaintzeko. Baratzetan hazten diren baratxuri, aza, tipula edo perrexila primerako sendagaiak dira gure eguneroko ajeak sendatzeko. gaur AZARI buruz hitz egingo dizuet.

AZA!!!! Pertsonaia politiko euskaldun itsu batek esan omen zuen behin Euskal Herria askatuz gero, egunero, AZA-JATE zoritxarrari aurre egin beharrean esklabutan aurkituko ginateke!! Inozente hutsa denaren medaila irabazi zuen honek!!

Aza ikaragarria da: A-B-C eta E bitaminak dauzka. Kaltzio, sufre, silize, magnesio eta iodoa. Burdina eta klorofila.

ZERTARAKO?
Anemiaren kontra, indarrak berreskuratzeko eta odola garbitzeko. Katarroak eta gripea sendatzeko. Arnasbide eta birikak garbitzeko. Ultzerak sendatzeko. Honez gain, kantzer arriskua gutxiagotzen du (kolonekoa bereziki). Odoleko azukrea murrizten du eta gibela txintxo-txintxo zaintzen du. Erreuma, artritisa edo giharretako minak kentzen ditu.

NOLA PRESTATU?
* ZUKUA likuadoran egin eta gero eztia bota eta hartu (ultzera, gastritisa edo indartzeko)
* DIETAN: koloneko minbiziaren aurka, gibela zaindu edo azukrea jeisten du.
*ENPLASTOAN: Giharretako minak edo hezurretakoak baretzeko. Hartu aza hostoa, trapu batez estali eta plantxa beroa pasa. Gorputzeko atalean jarri eta trapuarekin lotu.

Gure etxean, negu partean, astero jaten dugun barazkia da.


Design by WPThemesExpert | Blogger Template by BlogTemplate4U