SENDA BELARRAK NIRE EGUNEROKO BIZITZAN


Negua luze doa gure Euskal Herri maitean eta neri bereziki luzea egiten ari zait haul xamar harrapatu baitit urtaro petral honek. Aje ugari izan ditut eta orain kontatu nahi dizuedana ez dira nire "minak" inola ere, senda belarrak izan duten eragina osatze lan honetan.

Neguaren hasieran analitika flojo xamarra atera zitzaidan eta "anemia"ren eraginez krixton almorranak atera zitzaizkidan. Ez nituen inoiz eduki ezta haurrak jaiotzerakoan ere...... berhala gogoratu nintzen "bostorriarekin" eta infusioak hartzen hasi zintzo, zintzo. Honez gaiz zonalde hori ur freskoz eta "aloe verarekin" igurtzitzen nuen ahal nuen guztietan. Aste bete igaro baino lehen sendatu nitzen.

Botikak hartu behar eta ondorioz egun batetik bestera gibela zeharo izorratu zitzaidan. Hau da sustoa hartu nuena, gauza bat konpondu eta betea izorratu!!! Sendagilea kezkatuta tratamendua moztu eta hamabost egunetako plazoan beste analitika eskatu zidan. Hor hasi nitzen "pareta belarraten" bederatziurrena egiten eta, hara non, gibela erabat garbitua atera zen. Hau poza!!!!

Azkenik, lehen esan dudan bezala negua gogor astintzen ari da eta gure sua maiz piztu dugu. Behin baino gehiagotan erredurak egin ditut eskuetan eta segituan "aloe vera" hartu eta erredura igurtzi eta igurtzi aritu naiz. Ezta baba bat ere!!!!

Honekin adierazi nahi dudana hauxe da, nik nere medikuaren aholkuak jarraitzen ditudala baina horrez gain nire erredioak martxan jarriz senda belarren onuraz konturatu naizela. De primera mano!!




0 comentarios:

Publicar un comentario

Design by WPThemesExpert | Blogger Template by BlogTemplate4U