ERABAKIAK HARTZEKO ORDUA

Etxean badago "estres" puntu bat azken bolada honetan, erabakiak hartzeko garaia dugu udaberri hau!!
Alde batetik Anttonek batxilerra bukatu eta ikasketa berriak hasteko beta. Aukerak ainitzak, zalantzak oraindik eta zabalagoak!! Enekok ere aurten bukatzen du bere gradoa eta praktikak egiten hasiko da enpresa batean. Non? NOla? Aurrerantzean zer?.............

Buelta gehiegi emateak ez duela merezi konturatzen ari naiz. Alde batetik edo bestetik bideak egon badaudela eta agian ez dela inportanteena zer aukeratu baizik zein jarrerakin heltzen diozun prozesu berri honi. Pentsatu horrela pentsatzen dut, baina egin, ez dut horrela egiten. Gau ta egun informazio bila, gendeari galdezka, semeak agobatzen pasatzen dut........

Ni neu pedagogia egin nuen hori zelako aukera bakarretariko bat gauez egiteko eta punto. Luzea egin zitzaidan, buka ezina, baina bizitzan piezak kokatzen hasi zitzaizkidan eta gaur da eguna nirean gustura baina gusturago lan egiten dudala. Erreflexio gehiegirik gabe, inertziaren bidean, baina saiatuta. Hori bai, fin saiatuta!!! Ea ba hauxe den nire semeeri trasmititzen dietena eta uzten ditudan nire "txapa" santu hoiek alde batera!!

0 comentarios:

Publicar un comentario

Design by WPThemesExpert | Blogger Template by BlogTemplate4U