BADATOZ GABONAK!

Beti gustatu izan zaizkigu eguberriak etxean, ez hainbeste dekorazioagatik, baina bai egun batzuk familian edukitzeagatik, tximiniaren beroarekin eta beste asmorik gabe eskulanak egiteko, janaria prestatzeko eta filmak ikusteko.

Hala ere, nire seme Eneko beti izan da eklektikoa dekorazioari dagokionez. Eta azken urteotan gero eta gehiago dekoratzen gabiltza, eta guztioi disfrutatzen dugu!

Gabonetako zuhaitz handi bat dugu, basoko ehunka animaliaz eta bola gorriz betetzen duguna. Lanparak, mahaitxoak, sarrera eta eskailerak ere apaintzen ditugu. Aurretik pasatzen diren ibiltarientzat ere terraza pixka bat animatzen dugu argiztatzen diren orein batzuekin. Gabonetako espirituak, kontsumismotik jaio arren, gauza on asko ekartzen ditu gure etxeetara!

Zuek etxea apain eta dotore jartzera gonbidatzen zaituztegu! Izugarri laguntzen du egun ilunenetan animatua egoten. 


0 comentarios:

Publicar un comentario

Design by WPThemesExpert | Blogger Template by BlogTemplate4U