Olentzerori gutuna!



Kaixo Olentzero: Zelan?
Eskutitz hau ez dut idazten opariak eskatzeko, eskerrak emateko baizik. Eskerrak eman nahi dizkizut bihotz bihotzez gaur gure eskolan sortu duzun giro gozoarengatik. Gure umeen aurpegietan piztu duzun ilusioarengatik. Irakasleoi berriro ere "ume" sentitzen laguntzeagatik. Poza, irria, musuak... adiskidetasuna sentitzen laguntzeagatik.
Mila esker Olentzero, arazoz betetako neska-mutilei ere zu ikustean barru-barrutik atera diezun irrifar edo muxu horiengatik! Nirekin bete-betean asmatu duzu opariarekin: "elkartasuna" nola asmatu duzu?
Eskerrik anitz.

0 comentarios:

Publicar un comentario

Design by WPThemesExpert | Blogger Template by BlogTemplate4U