SENDABELARRAK ( Elorrri zuria)

Elorri txuria oso erraz aurkitzen da urte sasoi honetan,
http://www.cuidadodelapiel.com/wp-content/uploads/downloads/espino-blanco.jpgbere lore txuri-txiriak urrunetik ikusi baitaitezke, elurtutako suhaitza dirudi zelai erdian!!!
Orain da ba garaia bere lore fin horiek biltzeko eta gero urte osoan bere infusioak hartzeko.

Senda belar modura bihotzeko gaitzak kontrolatzeko bezala ezagutzen da. zainak dilatatu, edola mehetu eta bihotza babesten du, horretarako oinarrian dituen FLAVONOIDEAK erabiltzen ditu

Baina elorria oso erabilgarria da lasaigarri bezala, eguneko tentsioa jeizten laguntzen duelarik. Bestalde menopausian ere bide-lagun izan daiteke, orduko buruko min, antsietate, bertigo, beroaldi eta trixturak exatzen laguntzen duelako. Gauzak honela eta garai honetan gaudenok, gauean basokada bat infusio hartzea primeran etorriko zaigu!!

* Adi! oraintxe baitaude elorriak loretan. Nik atzo bildu nituen, orain legortu eta urte guztirako jasoko ditut txukun-txukun.

0 comentarios:

Publicar un comentario

Design by WPThemesExpert | Blogger Template by BlogTemplate4U