SENDA BELARRAK (MITXOLETA)



Landare auskorra 40 cm altuera hartzen du, iletsua da eta oso lore koloretsuak ematen ditu baina oso delikatuak dira.. Udaberrian loratzen da eta bide ertzetan oso erraz antzematen den lorea da. 

Sendagai bezala lasaigarri bezala erabiltzen da , eztularen aurka eta landarea berri berritan, oraindik loratu gabe dagoenean entsaladan jaten da beste landare batzukin batera.

JARABEA. Eztularen aurka edo lorik ezin dugunuean egin. 40g mitxoleta frexko 12 orduz 500guretan uzten ditugu, denbora pasatakoan ura eta landarea bereizten ditugu, landarea ongi xurgatuz. Ondoren 800g azukre bota eta irakiten jartzen dugu jarabe bat lortu arte. 
Oheratzerakoan pare bat lutxarakada on hartzen ditugu eta lo gozo gozoa egingo dugu.

OLIOA: 50g mitxoleta lore eta litro erdi almendra olio 30 egunez eguzkitan edukitzen ditugu. Ondoren filtratu eta gorde. Oso olio ona da gure kutixa erlaxatzeko eta gozatzeko.

0 comentarios:

Publicar un comentario

Design by WPThemesExpert | Blogger Template by BlogTemplate4U